Berriak
Igandea iruditan
[gallery columns="2" size="full"...
Omenaldi hunkigarriak mendeurren bazkarian
Goizean Rezolan eta Antton Ayestaran kultur etxean ekitaldi protokolario eta instituzionalak eginda, eguerditik aurrera jendez bete da Harrobiaren plaza. Ertizka otxotearen kantuek girotuta, elkarteko batzarkideek soka-dantza egin dute segidan. Haritz Ilarramendi...
Giro ederrean ekin diogu mendeurren egunari
1922ko abuztuaren 28an sortu zen Añorga Kultur eta Kirol Elkartea. Astelehen hartan Rezolako aroztegian bildu ziren, arratsaldeko 18:30ean, artean “Añorga Kirol Elkartea” izango zenaren lehendabiziko biltzarrera deitutako auzotarrak. Ehun urteko historiaren ondoren,...
Aldizkari berezia, bazkidetza kanpaina eta futbol txapelketa asteburuan
Bi egun besterik ez dira falta Añorga Kultur eta Kirol Elkartearen mendeurrena borobiltzeko. Ikasturte osoko ospakizunen ondoren, esker-emate eta omenaldi ekitaldiak izango dira asteburu honetan zehar. Mendeurreneko aldizkari berezia Ohikoa izan ohi da Karmengo...
Abuztuaren 28ko bazkarirako zenbait ohar
Aspaldi agortu ziren abuztuaren 28an AKKEren mendeurrena ospatzeko egingo dugun ekitaldi nagusiko bazkarirako txartelak. Lagunartean egun ederra pasa nahi dugu, eta guztiok patxadan goza dezagun. Oharrak Bazkariko tokiak izendatuta eta banatuta daude. Zure tokia...
Gaur ekingo diogu ospakizunen azkeneko txanpari
Joan zen urteko abuztuaren 28an abiatu genituen Añorga Kultur eta Kirol Elkartearen mendeurreneko ospakizunak. Oraindik ere pandemia garaiko osasun neurriak indarrean zirela, Añorgako pertsona eta eragile ezberdinak biltzen aritu gara ordutik, auzoan gauzatu ditugun...
Ezpata-dantza itzuli da Donostiako kaleetara
Egun berezia hautatu zuten añorgatarrek “Donostiara joateko”: abuztuaren 15a, Ama Birjinaren Eguna. Donostiaren bihotzean Añorgako Dantzarion bandera astindu, eta Brokel-dantzaren zikloari ekin diote: uztaiak, brokelak, makilak, zintak… erritmo bizian. Haren segidan, soka-dantza, festa abiatzeko eskuz esku osatuta.
Mendeurrenaren bazkariko sarrera guztiak salduta
Abuztuaren 28an egingo dugu elkartearen mendeurrena ospatzeko ekitaldi nagusia. Urte oso batez egindako jarduera eta ekimenei amaiera ezin hobea emateko intentzioarekin, asteburu osorako egitaraua osatu dugu. Igandeko bazkarirako sarrerak festak hastearekin batera jarri genituen salmentan, eta dagoeneko guztiak saldu dira. Orotara, frontoian 400 bat pertsona elkartzea aurreikusten dugu.
MENDI EGUNA
Ekainaren amaieran mendi eguna ospatu genuen Añorgan. Oriamendirako bide berria inauguratu genuen. Ondoren, 1950ean Irumugarrietan jarri eta aurten berreskuratu dugun dorrea Errotaxarko lurretan jarri genuen. Bertan, ekitaldi xume batean Añorgako hainbat mendizale ere omendu genituen
Saski Kanpusa 2022
Uztailaren 11tik 22ra bitarte eta astelehenetik ostiralera saskibaloi kanpusa burutuko da Benta Berriko polikiroldegian.
Irumugarrietako mendi irteera
Pasa den maiatzaren 22an, Añorga kultur eta kirol elkartearen
mendeurrena dela eta, Irumugarrietako tontorrean ekitaldi xume baina
esanguratsu bat egin genuen Añorgako mendizaleek.
Futbol Kanpusa
Añorga KKE udarako futbol kanpusean parte hartzeko inskripzio epea ireki du.