CEMENTOS REZOLAren laguntzari esker, 1943. urtean “El Ingenio” Bartzelonako etxetik erraldoi bikote bat erosi zuten, auzoko ohorezko alkateak izango direnak harrez geroztik.
Gizonezko erraldoia, bere kapela garaiaz ukitua eta bere txaketa beltz soilaren azpian alkandora zuria erakutsiaz, bere aginte makilak irudikatzen duen karguari ohore egiten dio bere planta dotorearekin. Emakumezko erraldoiak, ontasun eta gozotasuna erakusten duen aurpegiarekin, bere senarra laguntzen du harro, oparitu dioten lore sortarekin.

1995. Urtean Añorga K.K.E.-k, erraldoi hauen kopia batzuk egitea zilegi zela erabaki zuen ikusirik zein egoeratan zeuden. Erreplika hauek Irungo Garate Tailerrak egin zituzten, eta egun gure kaleetan paseatzen direnak dira.

AÑORGA K.K.E.k egindako esfortzuari esker, eta batez ere Imanol Loidik, 25. Urte baina gehiago daramatza konpartsan lanean, erakutsitako garrari esker, erraldoiak mugitzeko koadrila iraunkor bat sortu da, horrela gure konpartsari beste dimentsio bat emanaz.
Hau horrela, gure erraldoiak hainbat toki garrantzitsuetan parte hartu dute horrenbeste topaketetan:

 

Donostia eta Bilbaoko aste nagusietan, Molins de Reiko (Bartzelona) XXIII. Trabada de Gegants-ean, Balmaseda, Martzila, Legazpi, Goizueta, eta abar.

Duela urte batzuetatik hona, gure auzoko zaindariaren festekin bat eginaz, erraldoi topaketa bat antolatze ari gara.

Sorrerako irudiak zuten balioa ikusirik; Donostiako zaharrenak baitira eta esan genezake ere, Gipuzkoan egun ateratzen diren erraldoi konpartsetako zaharrenetarikoak direla; 2010. urtean berauek zaharberritzea erabaki zen.

Zaharberritze lan hauek Terrassako Jordi Grau, zaharberritzaile katalanak egin zituen, jantziak ordea Añorgako Gure Kabia jubilatu elkarteko emakumeek egin dituzte.

Jarraitu Añorgako Erraldoiak eta Buruaundiak sare sozialetan

Zalantzaren bat?

Idatzi email honetara:

anorgakoerraldoiak@hotmail.com

Egin zaitez bazkide eta parte hartu!!!

 
 

Zu bezalako partaideak behar ditugu.
Elkarlanean Añorgako bizitza sortu dezagun!

X