Jolas ederra, joko maitea,
pilotarekin horma joz,
praka zuriak, soinean jantziz,
jolas egiteko asmoz!

Ezker-eskubi, aurre­atzean,
airez eta sotamanoz,
txapa gainean, txokoan edo,
errebotera jo gogoz!

Bere arimak segi dezala,
herriko neska- mutikoz!

Kirol ederrak badira baina
pilota dugu bizipoz!!!!

Añorgako Pelota Eskolan izen ematea zabalik da
 
  Datorren 2021-22 ikasturterako izen ematea zabalik da dagoeneko. Zure seme-alabek pilotaz gozatu nahi badute giro ederrean hau duzu izen emateko momentua. Alebin, infantil, kadete eta jubenil mailetarako inskripzio fitxa besterik ez da egin behar eta hemen aurkituko duzu:
https://anorgakke.eus/anorga-kirol-fitxa/

  Bete ondoren edozein zalantza izanez gero, idazkaritza@anorgakke.org helbidera bidali beharko duzu idatzi eta ahalik eta azkarren jasoko duzu erantzuna.

 
  Añorgako Pelota Eskolan haur eta nerabeen ongizatea zaintzen dugu, horretarako, elkarren arteko zaintza, parekidetasuna, euskaran oinarritutako kultura, eta kirolaren baloreen oinarriak sustatzen ditugu, leihakortasuna eta indibidualismoa albo batera utziz. Alegia, kirolaren bitartez eta pilotari maitasunez hezi nahi ditugu kirolari gazteak, Añorga KKEn sustatzen diren baloreak aintzat hartuz.
 
  Irailean abiatuko den Pelota Eskolak 50€-ko prezioa izango du hiruhilabetero datorren ikasturtean, erdi prezioan alegia, eta datozen ikasturteetan gurean hasten diren pilotariei beherapen berdina aplikatuko zaie.
 
  Ikasturtean zehar federazioak antolatzen dituen txapelketetan parte hartzera gonbidatuko ditugu gure pilotariak, eta beste hainbat ekimen ere bultzatuko ditugu, besteak beste, Añorga KKEk 100 urte beteko dituen mendeurreneko ekitaldiak antolatuz.
 
  Zure seme-alaba aipaturiko baloreez heztea nahi baduzu, Añorgako Pelota Eskolan izen ematea aukera polita dela sinistuta gaude. Añorgan izango gaituzue zain! Animatu!

Egin zaitez bazkide eta parte hartu!!!

 
 

Zu bezalako partaideak behar ditugu.
Elkarlanean Añorgako bizitza sortu dezagun!

X