Añorgako Mendizaleak mendi taldea AKKEren baitan antolatzen den taldea da. Bere helburu nagusiak, mendizaletasuna eta naturarenganako errespetua zabaltzea dira.

  1. Hamarkadan sortu eta 1948an AKKEn sartu zen. Urte batzuk lehenago, mendira joateko ohitura bazegoen ere, garai hartako hainbat gaztek gaur egungo mendi taldea sortu zuten.

Taldearen historia luzea da eta antolatutako irteeretan egondako bitxikeria zein pasadizoak milaka dira. Gazte zein heldu askoren topaleku izaten dira mendi taldeak antolatutako irteerak eta Euskal Herrian zein Pirinioetan antolatu dira irteerak azken urteetan.

Hala ere, hilabetero antolatzen diren irteerez gain, mendira, naturaz gozatzera astero joaten dira Añorgatarrak. Geroz eta jarduera gehiago burutzen dituzte, badira mendiko eskian ibiltzen direnak, baita eskalatzen, arroila jaitsierak egiten edota mendiko bizikletarekin ibiltzen direnak ere. Horretarako, Euskal Herrian, Pirinioetan edo Europan zehar ibiltzen direlarik, baita munduko beste hainbat txoko ezberdinetan ere.

Urtean zehar hainbat irteera antolatzen dira inguruko mendiak ezagutu eta haietaz gozatzeko.

 Mendian elkartuko gara.

 

 

Zalantzaren bat?

Idatzi email honetara:

mendiaakke@gmail.com

Egin zaitez bazkide eta parte hartu!!!

 
 

Zu bezalako partaideak behar ditugu.
Elkarlanean Añorgako bizitza sortu dezagun!

X