Gure triatloi taldean gauzak beste era batera egitea gustatzen zaigu, berez bakarkakoa den jarduera bati talde izaera emanez; gure ustez, ez baita jarduera bera bakarkakoa, lehiaketa baizik eta, gehienontzat, lehiaketa bidean jartzen dugun mugarria baino ez da.

Ikuspuntu honek, bidea eskutik emanda egiteko aukera paregabea eskaintzen digu, hortaz triatloia, pasioz, umorez eta, ahal bada, euskaraz bizi dugun eta bizi nahi dugun talde jator eta apala gara, arrakasta konometroan baino, norberaren gozamenean jartzen duguna.

Triatloia, guretzat, bizitza bizitzeko era bat delako. Bizitzaz gozatzeko bidea.

Egin zaitez bazkide eta parte hartu!!!

 
 

Zu bezalako partaideak behar ditugu.
Elkarlanean Añorgako bizitza sortu dezagun!

X