Berriak
Mendeurrenaren bazkariko sarrera guztiak salduta
Abuztuaren 28an egingo dugu elkartearen mendeurrena ospatzeko ekitaldi nagusia. Urte oso batez egindako jarduera eta ekimenei amaiera ezin hobea emateko intentzioarekin, asteburu osorako egitaraua osatu dugu. Igandeko bazkarirako sarrerak festak hastearekin batera jarri genituen salmentan, eta dagoeneko guztiak saldu dira. Orotara, frontoian 400 bat pertsona elkartzea aurreikusten dugu.
Saski Kanpusa 2022
Uztailaren 11tik 22ra bitarte eta astelehenetik ostiralera saskibaloi kanpusa burutuko da Benta Berriko polikiroldegian.
Irumugarrietako mendi irteera
Pasa den maiatzaren 22an, Añorga kultur eta kirol elkartearen
mendeurrena dela eta, Irumugarrietako tontorrean ekitaldi xume baina
esanguratsu bat egin genuen Añorgako mendizaleek.
Futbol Kanpusa
Añorga KKE udarako futbol kanpusean parte hartzeko inskripzio epea ireki du.
Graffiti tailerra Añorgan
Kargatzen…
[IRUDI GALERIA] Mendeurreneko barrikotea
Giro ederrean estreinatu dugu Dibertimentua
Joan zen larunbatean Dibertimentua egin genuen estreinakoz Añorgan. Otsaileko azkeneko asteburua izan arren, udaberriko giroa lagun, aspaldi ez bezalako giroa izan zen auzoan. Hiru geltoki goizean Goizeko 10:00etan ekin genion Dibertimentuari, Añorga-Txikin. 80...
Barrikotea martxoaren 19an
Añorga Kultur eta Kirol Elkatearen mendeurrena dugu 2022an eta berau ospatzeko hamaika ekintza ospatzen ari gara. Ehun urte hauetan, elkartea eta herria bat izan gara eta aisialdiko kultur eta kirol jarduerez gain, natura eta baserriko jarduera ere oso presente izan...
Otsailaren 26an Dibertimentua egingo dugu Añorgan
Euskal Herriko hainbat txokotan inauteriak ospatuko dira otsaileko azkeneko asteburuan. Klubaren mendeurrena aitzakiatzat harturik, komunitatea indartu eta erritualak berritzeko aukera izango da aurtengo otsailaren 26an. Dibertimentua goizean Gure inguruan inauterien...
Inauterietarako mozorroak prestatuko ditugu larunbatean
Añorgako inauteriak ospatuko ditugu otsailaren 26an, larunbatez. Dena den, aurrez, mozorroak prestatzeko lanei ekingo diegu. Horretarako, larunbat honetan, arratsaldeko 16:30ean jarri dugu hitzordua, Añorgako Harrobiaren Plazan. Mozorroak atontzeko etxeko arropa...
Gipuzkoako XII. Euskal Pilota Egokituko Txapelketa
Datorren otsailaren 5ean Añorgako pilotalekuan Gipuzkoako XII. Euskal pilota egokituko paleta txapelketako jardunaldia jokatuko da. Txapelketa bi kategoria ezberdinetan jokatuko da: batetik, adimen urritasuna duten pilotariak teniseko paletan arituko dira eta,...
Herri zahar hau
Otsailaren 26an, Inaute larunbatean, Añorgan inauteria abiatuko dugu. Añorga Kultur eta Kirol Elkartearen mendeurren ekitaldien barruan ari gara prestatzen iazko udazkenetik, elkarteko zenbait sailetako kideekin eta añorgatar askorekin. Okasiorako, aspalditik geure...