Añorga Eguna 2023

Eka 20, 2023 | Añorga KKE | 0 comments

Elkartearen aurtengo eguna larunbatean ospatu berri dugu. Goizean, eguraldi ona genuela probestuz, sail bakoitzak bere ekintzak burutu zituen. Eguerdian, ekitaldi azkar baten ondoren bazkari earraz gozatzeko aukera izan genuen. Eta arratsaldean, ekaitza sartu eta, DJ La Fulanarekin festa giroa nagusitu zen. Beraz, kirola, dantza, jana, aitorpenak eta festa izan genuen Añorgako frontoian.

Ondoren, ekitaldian Haritz Illarramendik esandakoa eta argazki bilduma doakizue:
Eguerdi on denori,

Berriro ere hemen gaude, AÑORGA EGUNA ospatzen. EGUN HONEK GURETZAKO balore haundia du. ELKARTEKO SEKZIO GUZTIAK ELKARREKIN ikusteko aukera ematen digu, eta egun polit bat pasatzeko aukera ere. FRONTOIA BETERIK IKUSTEA ELKARTEAREN DIMENSIOA ZEIN DEN erakusten digu. Ezin degu ahaztu gainera ez gaudela denak. Baina ez gera kabitzen!! Elkartearen bazkideak falta dira. Futbol eta saski eskolakoak ere.

“TALDEKIDE HOBERENA”
Bazkaltzen hasi baino lehen, beste urtetan egiten genuen bezela, Aitorpen edo errekonozimendu bat egin nahi diogu talde bakoitzeko pertsona bati.

Elkartearen aldetik detaile txiki bat besterik ez da, badakigu zuetariko askok merezi dezutela, baina zuen entranatzaile eta monitoreei, nor nabarmeduko luketeen esateko esfortzua eskatu diegu. “Taldekide hoberena” deitu diogu. Honek ez du esan nahi futbolari, dantzari, jokalari hoberena denik. Beste erizpide edo BALORE batzuk aukeratu ditugu guretzako oso garrantzitsuak direnak. Hauek dira:

· TALDEAREKIKO IZAN DUEN KONPROMEZUA
· ERRESPETOA: TALDEKIDEEI ERRESPETOA, AURKARIEI ERRESPETOA,  ARBITROARI, ARAUEI ERRESPETOA. Portaera, edukazioa, etab
· GIRO ONA EGON DADIN LAGUNTZEN DUENA
· TALDEAREN BARRUAN AURRERAPAUSO, EBOLUZIO EDO GARAPEN HANDIA EMAN DUENA. Izan daiteke asko hobetu delako, baita ere lesio larri bat gainditu duelako …
· EUSKERAREKIN KONPROMEZUA

BUKATZEKO, ELKARTEAREN IZENEAN, ZUEK GUZTIAK ZORIONTZEA ETA ZUEI GUZTIOI ESKERRAK EMATEA BESTERIK EZ ZAIT GELDITZEN.
ZORIONTZEA EGINDAKO LANAGATIK, EMAN DITUZUEN AURRERAPAUSOENGATIK, ZUEN LORPENENGATIK. BAKOITZAK BEREAK, INDIBIDUALKI ETA TALDEAN. URTE OSO ONA IZAN DA!

ETA ESKERRAK EMATEA, ZUEN KONPROMEZUARENGATIK. ZUEK DUZUELAKO GU HARRO SENTITZEAREN ERRUA. ZUEK EGITEN DEZUTE AÑORGA. ZUEK EMATEN DIOZUE BIZITZA AUZO HONI.
BERAZ, SEGI HORRELA, EGUNAZ GOZATU. ONDO PASA ETA ON EGIN!!
GORA ZUEK!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Berriak

X