Onki Xin 2020/12/12

Abe 13, 2020 | Kultura | 0 comments


Abenduak 12, ONKI XIN taldeak Añorgan jotzeko zita. Halaxe sentitu ginen bertaratu ginen guztiak; ONGI ETORRIAK.

Kanpoan, arratsalde umela, desatsegina. Añorgako zineman aldiz giro beroa eta alaia. Ederki alaitu ziguten arratsaldea euren kanta bizi eta dantzagarriekin.

Entzuleria talde oso txikitan, hainbat mahairen bueltan eserita baina dantzan. Gorputzak eta giroak gehiago eskatzen bazuen ere, jarrera ezin hobea erakutsi zuten añorgatarrek.

Garai gris hauetan alaitzeko modua badagoela garbi utzi ziguten larunbatean zineman elkartu zen musika taldeak eta baita entzule talde jatorrak ere.

Hurrengoaren zain.

Berriak

X