SARASTARRIRA IRTEERA 2021/MARTXOA/27

Mar 30, 2021 | Mendia | 0 comments

 

Goizeko 7etan genuen zita Añorgan eta denak bilduta, autoetan launaka antolatuta Ataun aldera abiatu ginen. Ataungo Aiatik ezkerrera hartu eta Urkillagako (525m) gainera iritsi ginen, bertan autoak aparkatu eta mendiko botak jantzita goruntzko bidea hartu genuen. Lehenik Leizadi (948m) tontorra egin genuen ondoren, Agaotz (974m) eta azkenik Sarastarriko (995m) tontorra. Parez pare txindoki goizeko lainoak tapatzen zuen. Handik bertan beharrezkoa den hamaiketakoa egin genuen. Ez zen gazta eta ogirik falta izan; Hernaniko ferian erositako Xiberuko gazna, baita Beizamakoa ere.  Ohiturari jarraituz, taldeko argazkia atera eta beheruntz abiatu ginen; bidean Sarastarriko kobazuloa bisitatu genuelarik. Bai polita! Barruan putzu koxkorra ere badu gainera!

Lareoko urtegira jeitsi ginen ondoren, eguzkia bazterrak goxatzen hasita zegoen. Betaurrekoak jantzi eta ur pixka bat edan ondoren, pista jarraituz Urkillagako gainera iritsi ginen. Handik, batzuek Ataungo Ergoiena auzoan dagoen Urbitarte sagardotegira bazkaltzera joan ziren eta besteak Añorgara bueltatu ziren.

sarastarri mendia akke

Egun bikaina pasa genuen, baita paraje ederrak ikusi ere!

AÑORGAKO MENDIZALEAK

Berriak

X