Pelota Eskolan izen ematea zabalik da!

Uzt 2, 2021 | Pilota | 0 comments

Añorgako Pelota Eskolak 180º-ko biraketa egin du eta, sailaren kudeaketa añorgako gazte talde batek hartu bere gain. Ezagunak izango zaizkizuen Arozena, Eraunzetamurgil, Esnaola, Manterola, Matxain, Sierra eta Urmeneta dira besteak beste proiektu berriari forma eman eta saila aurrera aterako dutenak. Esan beharrik ez dago ongi etorriak izango direla zuen iritzi eta aportazioak, eta bereziki zuen kolaborazioa, izan ere aurrera aterako den proiektua herriarena eta herriarentzat osatu nahi dugulako.
Talde honek iragarri nahi duen lehenbiziko gauza Pelota Eskolan izen ematea zabalik dagoela da, eta 2011n jaio diren neska mutikoetatik hasita eta jubenil kategoria dutenen arte dago zabalik gaurtik aurrera. Horretarako, hemen aurkituko duzun inskripzio fitxa betetzea besterik ez duzu egin behar.
https://anorgakke.eus/anorga-kirol-fitxa/
Pelotak egun bizi duen egoerari buelta emate aldera, lehen urteko inskripzioa prezio erdian egongo da, 50€ hiruhilabetean alegia, eta datozen urteetan izen emate berriei ere aplikatuko zaie beherapen hau. Esan beharrik ez dago gurekin diharduten pilotariei ere aplikatuko zaiela prezio hau 2021-22 ikasturterako, talde honek lehenesten duelako urte hauetan guztietan gugan konfiantza jarri dutenen konpromisoa.
Animatu gure proiektu berri honen parte izatera eta iraul dezagun pilota mundua!

Berriak

X