DATORREN LARUNBATEAN HASIKO GARA MENDEURRENA OSPATZEN

Abu 21, 2021 | Añorga KKE | 0 comments

2022ko abuztuaren 28an 100 urte beteko dira Añorga Kultur eta Kirol Elkartea sortu zenetik. Mendeurrena merezi duen moduan ospatzeko urtebeteko egitaraua prestatu dugu. Eta egitarauari DATORREN LARUNBATEAN, EGUERDIKO 12:00ETAN emango diogu hasiera, HARROBIAREN PLAZAN. Programa aurkezteaz gain, mendeurrenerako espreski sortutako arropa eta materiala jarriko dugu salgai, eta sorpresaren baten berri ere emango dugu. Eta, noski, añorgatar eta Klubeko kide guztiok gonbidatuta zaudete datorren larunbateko ekitaldian parte hartzera. Beraz, zatozte eta ingurukoak ere ekarri. Gora Añorga!

Berriak

X