Irumugarrietako mendi irteera

Eka 19, 2022 | Mendia | 0 comments

 

 

 

 

 

Pasa den maiatzaren 22an, Añorga kultur eta kirol elkartearen
mendeurrena dela eta, Irumugarrietako tontorrean ekitaldi xume baina
esanguratsu bat egin genuen Añorgako mendizaleek.

 

 

 

 

 

Tontorrean, 1974. urteko maiatzean jarri zen perretxikoaren toki
berean berri bat jarri genuen. Baita urte batzuek lehenago, 1950an hain
zuzen, Kasimiro Aizpuruak egindako eta ondoren, Periko Basurtok eta
Gillermo Altunak jarritako burnizko dorrea berreskuratu ere. Dorrea,
tontorretik jeitsi eta erremolkean Añorgara ekarri genuen eta hil honen
bukaeran Añorgan jarriko da omenaldi bat eskainiz.

 

 

 

 

 

Egun ederra pasa genuen, 1974ean azken perretxiko hura jarri zuten
haietatik lau bertan zirelarik; Xaxpi, Joseba Altuna, Jon Mikel Zelarain eta
Iñaki Basurto. Baita Periko Basurto eta Gillermo Altunaren senideak ere.
Trikitixa eta pandero doinuekin alaitu genituen bazterrak. Tontorrean
talde osoaren argazkia atera eta San Migelen otordu ederrarekin bukatu
genuen eguna.

 

Berriak

X