Dibertimentuaren irudiak

Mar 3, 2023 | Añorga KKE, Kultura, Sin categoría | 0 comments

Bideo egilea: Quartan

Eskerrik asko denoi!

Otsailaren 18a añorgatar askoren gogoan geratuko da. Negutik zomorrotuta atera eta gaitzak erretzera, soberakinak inaustera eta gorputzak hizketan jartzera irten ginen kalera. Munduari buelta eman eta zirtzilak, alprojak eta zarpailak jarri genituen agintari. Eta ederki pasa genuen!
Iaz oraindik ezagutzen ez genuena urteroko erritu bilakatu zaigu jada. Auzoa azaltzeko eta elkarrekin jolas egin eta sortzeko gune bat asmatu dugu, barruak mugitzen dizkigun egun bat. Eskerrik asko, bihotz-bihotzez, udazkenetik udaberrira lanean aritu zareten dantzari, zirtzil, bertsolari eta musikariei. Eskerrik asko zahagiak eta umore ona bizkarrean hartuta Goizuetatik etorri zen koadrilari; biba zuek! Eta baita ikusten ez diren lanak hartu eta bazkaria antolatzen, mozorro eta materialak prestatzen eta aulkiak jartzen jardun zineten bolondres nekaezinei ere. Eta, bereziki, eskerrik asko Añorga Txikiko, Karmengo Amako eta Pedro Joseko auzotarrei, zuen etxeko ateak zabaldu eta sabelak berdintzeko aukera ematearren. Eta, azkenik, eskerrik asko gugana gerturatu zineten auzotar guztiei, hain goxo hartu gintuzuelako.
Bukatu da aurtengoa, eta horrek badu alde on bat: gero eta gutxiago falta dela 2024ko Dibertimenturako. Biba besta!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Orain arteko argazkiak Añorga txikiko hasierako uneak ziren!
Hurrengo bideoak Errekaldeko iritsierakoak dira!!

 

Argazki hauek Errekaldeko geldialdian eginak ere!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Hurrengoak Pedro Jose eta azken emanaldiko argazkiak dira: Irutxuloko Hitza  -ko webgunetik ateratak

 

 

 

Berriak

X