Igande honetan ospatuko da Añorgako II Duatloia. Gerturatu ibilbidera eta gozatu ezazue izango den ikuskizunaz!
Ondoren ibilbide desberdinen eta eragin dezakeen errepide mozketei buruzko informazioa doakizue.
Kaixo auzokide:
OHARRA
Añorgako II. Duatloia antolatu dugu datorren igandean Martxoaren 12an goizeko 10etan. Irteera eta helmuga Harrobiaren plazan izango dira, Añorgan.
Ibilbidera gerturatzera animatzen zaituztegu ikuskizunaz gozatzera!
Añorga – Añorga Txiki – Errekalde – Aingeru Zaindaria – Igara- Errotaburu – Zuatzu – Atotxa Erreka
Lasterketa honek eragozpen batzuk eragingo ditu 9:30-12:00 bitartean eta zuen ulermena eskatzen dugu mezu honen bidez. Hauek izango dira ondorio nagusiak:
Bizikleta ibilbideko kaleak Itxita egongo dira. Garage eta aparkaleku irteera eta sarrerak ezinezkoak edo mugatuak izango dira.
Añorka txiki – Errekalde errepidea itxia egongo da (GI-21).
• Autobus zerbitzuak aldatuko dira. Dbus 5, 25, 33 eta Lurraldebus.
Besterik gabe, elkar ikusiko garelakoan agurtzen gara.


