Dantzari Txiki 2023

Mar 29, 2023 | Dantza | 0 comments

2019az geroztik Dantzari Txikia nahiko utzita izan dugu pandemia izan dela kausa… Aurten berriz, inoiz baino indartsuago gatoz! Gainera, gonbidatu bereziak ere baditugu aurtengoan…
– Beratik, Gure Txokoa dantza taldea.
– Astigarragatik, Astigar dantza taldea.
– Herreratik, Herri Ametsa dantza taldea.
– Antiguotik, Antiguotarrak dantza taldea.
Urtero probintzia ezberdineko talde bat gonbidatzen dugu, aurten Nafarroatik.
Egitarauari dagokionez:
• 10:45ean harrera eta hamaiketakoa.
• 11:30tan desfilea Añorgako auzotan zehar.
• 13:00tan emanaldi nagusia Añorgako frontoian.
• 14:30tan bazkaria.
• Arratsaldean jolasak.
• 17:30tan amaiera.
Animatu eta etorri gurekin 2023ko Añorgako dantzari txikiaz gozatzera!

Berriak

X