Iparlara irteera

Urr 18, 2020 | Mendia | 0 comments

Aurtengo pandemia honek, mendi irteeretan ere eragina izan du, baina iraileko hutsunearen ondoren ekin genion berriro gure jardunari eta urriko irteera egin ahal izan genuen. Neurri guztiak hartuta, Baigorrira (Nafarroa Behera) abiatu ginen urriaren 18ko goizean. Goizeko 7:30etan Añorgan egin genuen topaketa; kotxeak antolatuta eta musukoak jantzita abiatu ginen ipar Euskal Herrirantz. Baigorriko plazan egin genuen geldiunea han beste hiru mendizalerekin elkartzekotan, handik Urdoze auzora,  kotxea utzi eta Iparlako gailurrerako bidea hartu genuen gure gidarien esanetara. Iparla (1044m), Nafarroa Garaia eta Nafarroa behera arteko mugan dago, Baztan, Bidarrai eta Baigorriko udalerrien artean. Giro eta paraje ederraz gozatzeko aukera bikaina izan genuen. Hamaiketakoa ere egiteko astia hartu genuen baita ere.

Gazte nahiz heldu umorez eta alaitasunez naturaz gozatuz, goiz polita igande hartakoa!

Añorgako mendizaleak

Berriak

X