Emanaldiaren parte egin ditu Añorgarrak Paxkalek

Urr 25, 2020 | Kultura | 0 comments

Denboraldi jakin batean etena izan ondoren, udazkenaren hosto erorketarekin batera hasi da kultur jarduera Añorgan. Urriak 23an izan dugu Paxkal Irigoyen artista. Ostiralak 20:00etan jarri du hitzordua Donibane Garazi eta Añorgarrekin eta sarrera guztiak agortu dira, nabaritu da kultur zalearen gosea. Gainera, bertakoez gain, kanpotik ere animatu da jendea Jolas Etxeara.

Paxkal ohikoa duen formatuan oholtzaratu da nahiz eta tartean, sorpresa batzuk ekarri. Oraingo honetan, mahai soinua, looperra (eta gainontzeko pedalak), hamabi sokako gitarra elektro akustikoa, gitarra elektrikoa, sintetizadorea, saxofoia eta melodikaz osatu du bere banda sonora (one man band).

Hainbat talde izateaz gain, bere bakarkako lanean ere eman du denbora. Gainera, diskoetan produzitu ez bezala, kontzertu bakoitzean ideiak bere erara jotzen ditu. Horrek harrapatuta uzten du bere betiko jarraitzailea; emanaldi bakoitza prestatzeak badu lana eta hala ere, zer edo zer desberdina edo berria jotzen du Paxkalek. Esaterako, kaleratu zuen azken diskoko hiru abesti besterik ez ditu jo. Gainontzeko abestiak bertsioek eta abesti edo moldaketa berriek osatu dute.

Zuzenekoan oro har, araztasun handiko soinua bilatu dute bere akorde segidek. Looperraz baliatuz hainbat instrumentu kapaz jantzi eta bilatu nahi duen sentsazioa aurkitu du musikariak. Erregistro ezberdineko lehen, bigarren, hirugarren eta nahi izandako koroak kantatu eta errepikatu ditu. Gitarra zein ahots melodia nostalgiko eta malenkoniatsuak nagusitu dira.

Oholtza gainean ikusten da nola bizi duen musika Paxkalek. Kontzentrazioak lagundu eta lasaitasunak eutsita, artista ausart baten aurrean gaude. Hala, musika minimalista batetik abiatuta, saxofoia jotzen hasi da. Batzuetan, ahots melodikoak dituzten kantuak, beste batzuetan, alabaina, ahotsik gabe, instrumentazioan zentratzen direnak. Disonantziei bere tartea eskainiz, Paxkalek ez du araurik zuzenekora zein konposatzera begira. Kantuek artistari eskatzen dioten hori iraungo dute, berdin izango du minutu bateko sarrera bat egin, ala hamar minutuko kantua.

Deigarria da artista batek publikoarekiko interakzio aktiboa bilatzea. Esaterako, ikus-entzulea jezarrita egon da. Bakoitzaren aulkiaren azpia begiratzeko eskatu eta zerbait topatzen zuen hori bere albora gonbidatu du. Publikoak broma zelakoan ez dio sinistu hasiera batean, baina geroago, berriro ere jendea begira hasi da. Musikazaleak halakorik espero ez duenez, hasiera batean egoera oso surrealista batek erakarri du. Harritu aurpegiak eta barre algarak nagusituz, atmosfera musikal bat sortu eta Añorgari buruz berak lehenago idatzitakoak errezitatzeko eskatu dio esperimentuko parte-hartzaileari.

Bukatzeko eta kultur zalearen atentzioa bereganatuta jada, Añorgakoa den Naroa Arozenari panderoarekin laguntzeko luzatu dio eskua. Sortutako bi doinu herrikoi jo dituzte: fandangoa eta arin-arina. Baina publikoa xaxatuz, baldintza bat jarri du berriro ere: dantzatzera mordoxka batzuk animatu ezean, jotzeari utziko diotela.

Sortutako jai giroarekin Ikus-entzulegoa erabat entregatu da azkenean. “Beste bat, beste bat … “ oihuen artean Oskorriren “Euskal Herrian Euskaraz” kantuarekin borobildu du emanaldia eta berriro ere protagonista bilakatu du berez, halakoetan antagonista izaten dena.

Berriak

X