Iñigo Urkullu Lehendakariak harrera egin dio Añorga KKEko ordezkaritzari

Aza 9, 2021 | Añorga KKE | 0 comments

Iñigo Urkullu Lehendakariak, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Jaurlaritzako bozeramaileak lagunduta, Añorga Kultur eta Kirol Elkarteko arduradunei harrera egin die, gaur eguerdian, Lehendakaritzan.

Añorgako ordezkariek mendeurreneko oroigarria eman diote lehendakariari eta ondoren ordubeteko bilera egin dute. Añorgak eta elkarteak dituen asmo eta erronkei buruz aritu dira.

 

Berriak

X