Bete-betea dator azaroa

Aza 5, 2021 | Añorga KKE, Kultura, Mendia, Triatloia | 0 comments

Hiru hilabete dira jada Añorga KKE-ren mendeurrena ospatzen hasi ginenetik. Eta azaroan ere izango da zerekin gozatua.

Asteburu honetan, “Festhoia, hiria pentsatzen”

Azaroari ekiteko, asteburu honetan bertan “Festhoia” izeneko ekimena antolatu du Museoak. Larunbat goizean izango da ekitaldia. “Hiria pentsatzen” zikloaren baitan antolatutako ekimena da “Festhoia”, Harrobiaren Plazan egingo dena. Goizeko 10etan hasiko da, auzolanean egindako eraikuntza batekin. Ondoren, 13etan, eztabaida aperitifa egingo da.

Musika hiru asteburutan

Ez da, ordea, asteburu honetako ekimen bakarra izango. Larunbatean bertan, iluntzeko 19:00etan, “Physis vs Nomos” eta “Ibil Bedi” taldeen kontzertuak izango dira zinean. Hilaren 19an, berriz, “Unidad Alavesa” ariko da zinean bertan, Gazte Asanbladak antolatuta. Azkenik, azaroaren 27an, larunbatez, “Bizarro” eta “Dukkha” taldeak Añorgan jotzekoak dira.

Bizikleta irteera igandean

Triatloi taldeak antolatuta, bizikleta zaleen hilabeteroko zita izango dugu igande honetan. Debatik irtengo da taldea eta Urdaibaitik pasaz Añorgan amaituko dute 139 kilometroko ibilbidea osatuz.

Ez da bizikleta irteera bakarra izango Debatik Añorgarakoa, ordea. Txirrindularitza gastronomiarekin lotu zale direnentzat, igande honetan, baita ere,  azaroaren 7an, urteroko bizikleta martxa egongo da Goizuetara. Urtetik urtera indarra hartu duen martxa da honako hau, eta aurten ere asko dira bizikleta ibilaldirako eta ondorengo bazkarirako izena eman dutenak.

Txantxangorri hilaren 20an

Gazte Asanblada ere dinamika betean da hilabeteotan. Hilaren 19ko kontzertuaz gain, “Txantxangorri” ekimena iragarri dute azaroaren 20rako.

Mendi irteera eta bazkaria

Bukatzeko, mendi-taldeak antolatuta, hileroko buelta egingo da azaroaren 21ean, igandez. Hilabete honetan Orio-Aia irteera egingo da eta, behin gorputzari egurra emanda, bazkaria ere izango da, sabelak berdintzeko.

Berriak

X