AKKE-k hiritar merezimenduaren domina jasoko du

Abe 22, 2021 | Añorga KKE | 0 comments

Udalbatzarrak berretsi ondoren, urtarrilaren 19an egingo da sari-banaketa ekitaldia. Jasotako 48 proposamenetatik bost aukeratu ditu Donostiako Udaleko bozeramaileen batzordeak: Añorga Kultur eta Kirol Elkarteaz gain Kresala Zineklubak, Zurriola Antzerki eskolak, José María Leclercqek eta Bidegin-ek jasoko dute saria.

Klubari dagokionez, ehunka neska-mutilen kirol garapenean eta garapen pertsonalean egiten duen ekarpena goraipatu nahi izan dute dominaren bidez. 2022an ehungarren urteurrena beteko du Añorga Kultur eta Kirol Elkarteak, eta ikasturte osoko ospakizunetan murgilduta dago.

Berriak

X