Herri zahar hau

Urt 24, 2022 | Dantza, Kultura | 0 comments

Otsailaren 26an, Inaute larunbatean, Añorgan inauteria abiatuko dugu. Añorga Kultur eta Kirol Elkartearen mendeurren ekitaldien barruan ari gara prestatzen iazko udazkenetik, elkarteko zenbait sailetako kideekin eta añorgatar askorekin. Okasiorako, aspalditik geure egina dugun Dirty Old Town kantua, Ewan McCollek 1949an sortu eta The Pogues taldeak mundu osoan ezagutarazi zuena, euskaratu eta “añorgartu” du Beñat Gaztelumendik. Rafa Cabeza Utikan eta UK Bill taldeetako musikariak eman dizkio ahotsa eta musika hitzak ikasteko prestatu dugun tutorialari, otsailaren 26an zatozten guztiok gonbitzen baitzaituztegu kantatzera. Datozen asteetan joango gara xehetasun gehiago ematen. Añorgako Dantzariak: “Herri Zahar Hau”, 2022.

HERRI ZAHAR HAU

Bidartetik
Etxeluzera,
Paratik
Errekaldera,
Gorgan gora
Matxitxun behera…
Herri zahar hau.
Herri zahar hau.

Subterraneoan
puntarik punta
hormetan
ia ahaztuta
pintada bat
dabil oihuka:
Herri zahar hau.
Herri zahar hau.

Hautsak jandako
teilatu gaina,
asfalto
erre usaina,
ederrena
ez zara baina…
Herri zahar hau.
Herri zahar hau.

Sirena baten
erritmo lauen
pausora
oinez dirauen
bizi naizen
ta bizi nauen
herri zahar hau,
herri zahar hau.

Bidartetik
Paratik
Errekaldera,
Gorgan gora
Matxitxun behera…
Herri zahar hau.
Herri zahar hau.

Hitzak: Beñat Gaztelumendi

Berriak

X