Gipuzkoako XII. Euskal Pilota Egokituko Txapelketa

Ots 2, 2022 | Pilota | 0 comments

Datorren otsailaren 5ean Añorgako pilotalekuan Gipuzkoako XII. Euskal pilota egokituko paleta txapelketako jardunaldia jokatuko da. Txapelketa bi kategoria ezberdinetan jokatuko da: batetik, adimen urritasuna duten pilotariak teniseko paletan arituko dira eta, bestetik, gurpildun aulkiko gomazko paletan aritzen direnak.

Lehen jardunaldia Añorgan

Larunbatean jokatuko den jardunaldian desgaitasun fisikoa duten pilotariak gurpildun aulkiko gomazko paleta modalitatean arituko dira lehian, hain zuzen ere. Kirolari hauek txapelketako lehen jardunaldia izango dute.

Guztira 11 partida izango dira, horietatik 7 bikoteka jokatuko dira eta beste 4 buruz buru. Partida hauek guztiak 10 tantora jokatuko dira. Partidak goizeko 10:30etatik 14:00etara bitarte izango dira.

Jokatuko diren norgehiagoka guztien zerrenda:

Finala Idizabalen izango da

Añorgako jardunaldi honetaz gain, Gipuzkoan zehar beste hainbat jardunaldi jokatuko dira. Dena ondo bidean, martxoaren 12an Idiazabalen buruz buruko txapelketako finalak jokatuko dira, eta maiatzaren 14an, berriz, bikotekako txapelketako finalak.

Berriak

X