Barrikotea martxoaren 19an

Ots 23, 2022 | Kultura | 0 comments

Añorga Kultur eta Kirol Elkatearen mendeurrena dugu 2022an eta berau ospatzeko hamaika ekintza ospatzen ari gara.

Ehun urte hauetan, elkartea eta herria bat izan gara eta aisialdiko kultur eta kirol jarduerez gain, natura eta baserriko jarduera ere oso presente izan ditugu.

Azken honi helduta, gure historiaren hari honi tiraka, taldetxo batek mendeurreneko sagardoa ondu dugu, urrian auzolanean bildu eta jotako sagarrarekin.

Martxoaren 19an plazara jetsiko dugu sagardo kupeltxo hau eta dastatzeko aukera emango dizuegu plazan, eta gogotik edateko tartea Jolas Etxean egingo dugun barrikote bazkarian.

Goizean sagardo dastaketa egingo dugu Mikel Garaizabal adituak gidatuta. Sagardoren ezaugarri, bertute eta akats nagusiak identifikatzen lagunduko digu. 5€-tan eskuratu ahal izango da sagardo dastaketa eta pintxorako txartela.

Bazkarirako txartelak otsailaren 26tik aurrera egongo dira salgai, Jolas Etxean bertan.

Berriak

X