MENDI EGUNA

Uzt 5, 2022 | Mendia, Sin categoría | 0 comments

   Ekainaren amaieran mendi eguna ospatu genuen Añorgan. Oriamendirako bide berria inauguratu genuen. Urte luzez itxita egon den bidea berreskuratzea zen helburua, baina ezinezkoa zenez, bide berri bat zabaltzea erabaki genuen. Añorgako mendizaleen bandera bizkarrean hartuta, talde ederra hurbidu zen hitzordura eta Oriamendirako ibilbidea egin genuen haur, gazte eta heldu taldeak. Taldeko argazkia aterata Añorgara abiatu ginen.

   Ondoren, 1950ean Irumugarrietan jarri eta aurten berreskuratu dugun dorrea Errotaxarko lurretan jarri genuen. Bertan, ekitaldi xume batean Añorgako hainbat mendizale ere omendu genituen; baita dorrea egin zuen eta uztailean hil zen Kaximiro Aizpurua bera ere.

   Eguna bukatzeko, nola ez, bazkari bat egin genuen Añorgan.

ORIAMENDIRA BIDEAN

ORIAMENDIKO PERRETXIKOA ETA PLAKA

ORIAMENDIKO TONTORREAN

ERROTAXARREKO LURRETAN DORREAREN INAUGURAZIOA ETA OMENALDIA

Berriak

X