Mendeurrenaren bazkariko sarrera guztiak salduta

Abu 11, 2022 | Añorga KKE | 0 comments

Abuztuaren 28an egingo dugu elkartearen mendeurrena ospatzeko ekitaldi nagusia. Urte oso batez egindako jarduera eta ekimenei amaiera ezin hobea emateko intentzioarekin, asteburu osorako egitaraua osatu dugu. Igandeko bazkarirako sarrerak festak hastearekin batera jarri genituen salmentan, eta dagoeneko guztiak saldu dira. Orotara, frontoian 400 bat pertsona elkartzea aurreikusten dugu.
Protokolo instituzionala 10:00etan hasiko da Rezolan, eta goiz osoan zehar zenbait ekitaldi egingo dira. Bazkide, auzotar eta etorri nahi duen ororentzako jarduerak eguerdiaren bueltan hasiko dira. Bazkariko mahaietako tokiak izen-abizenekin banatu ditugun arren, garaiz etortzea eskatzen dizuegu. Kontuan izan baita ere aparkatzeko oso toki gutxi izango direla, eta ahal duzuen neurrien oinez edota garraio publikoan etortzea eskatzen dizuegu.
Mendeurrenaren aldizkaria salgai izango da Harrobiaren plazan, baita Añorga Escolar aleen bildumak eskatzeko aukera ere. Ekitaldiaren behin betiko egitaraua aurki argitaratuko dugu.

Berriak

X