Aldizkari berezia, bazkidetza kanpaina eta futbol txapelketa asteburuan

Abu 27, 2022 | Añorga KKE, Futbola | 0 comments

Bi egun besterik ez dira falta Añorga Kultur eta Kirol Elkartearen mendeurrena borobiltzeko. Ikasturte osoko ospakizunen ondoren, esker-emate eta omenaldi ekitaldiak izango dira asteburu honetan zehar.

Mendeurreneko aldizkari berezia

Ohikoa izan ohi da Karmengo festetan urtekaria argitaratzea, urteak eman duenaren errepasoa jasotzeko. Aurtengoan, ordea, aldizkari berezi bat ere kaleratuko dugu, Añorga Kultur eta Kirol Elkartearen historia biltzeaz gain auzoa ulertzeko gakoak ematen dituena. Aldizkaria gaur bertan argitaratuko da, eta asteburuan zehar eskuratu ahal izango da: bazkideentzat 5 euroko prezioa izango du, eta gainerakoentzat 10 eurokoa.

Bazkidetza kanpaina

Bestetik, Añorga Kultur eta Kirol Elkartearen oinarria bere bazkideak izanik, bazkidetzari astindu bat eman asmoz kanpaina berezia egingo dugu asteburu honetan. Beraz, bazkide egiteko aukera izango da. Bazkideek, klubaren proiektua sostengatzeaz gain, klubak antolatutako ekimenetan deskontuak ere izango dituzte.

Mahaiak gaur eta bihar

Aldizkaria eskuratu eta bazkide egin ahal izateko mahaia jarriko dugu Añorgan, gaur eta bihar. Gaur arratsaldeko 17:00etatik gaueko 22:00ak bitarte egongo da zabalik, eta bihar goizeko 11:00etatik 14:00etara. Aldizkaria erosten duenak Irutxuloko Hitzaren ale bat ere jasoko du opari.

Jolas Etxea Txapelketa gaur

Azkenik, Añorga Kultur eta Kirol Elkarteak, aurrez iragarritako ekimenez gain, beste bi hitzordu ere jarri ditu astebururako. Alde batetik, atzo 20 urtez azpiko Gipuzkoako nesken selekzioak entrenamendua egin zuen Rezolako azpiegituretan.

Gaur, berriz, Jolas Etxea Txapelketa jokatuko da Danena Touring eta Añorgaren artean.

Berriak

X