Abuztuaren 28ko bazkarirako zenbait ohar

Abu 26, 2022 | Añorga KKE | 0 comments

Aspaldi agortu ziren abuztuaren 28an AKKEren mendeurrena ospatzeko egingo dugun ekitaldi nagusiko bazkarirako txartelak. Lagunartean egun ederra pasa nahi dugu, eta guztiok patxadan goza dezagun.

Oharrak
  • Bazkariko tokiak izendatuta eta banatuta  daude.
  • Zure tokia lokalizatu, sarrera aproposena hautatzeko. Hartara, azkar eseriko gara guztiok. 
  • Bazkaria 14:30ean hasiko da.
  • Eguerdian Harrobiaren plazara gerturatzea eskertuko dizuegu. Giro aparta izango da!
  • Rezolako aparkalekua irekita egongo da. Zenbait toki gordeta egongo dira ekitaldiko konpromisoak betetzeko, beraz oinez edo garraio publikoan etortzea gomendatzen dugu.
  • 10:30 eta 11:30 bitartean itxita egongo da Arzak eta Añorga Txikiko rotonden arteko errepide-zatia.
  • Komun publikoak egongo dira.  Festa are itzelagoa izango da garbia bada!

Berriak

X