Bizikleta irteerak egingo ditu Triatloi taldeak hilabetero, igande honetan hasita.

Ira 28, 2021 | Triatloia | 0 comments

Triatloi taldeak ikasturte honetarako prestatu dituen bizikleta irteerak iragarri ditu. 8 irteera izango dira eta hilabeteko lehen igandeetan aterako dira. Lehenengoa datorren igandean bertan, Leitzatik eta Goizuetatik igaroko dena.

Parte hartzea errazteko, mailaren araberako 3 tropel antolatuko dira irteera bakoitzean. Txirrindulari bakoitzak bere erritmoari dagokion tropela aukeratu beharko du. Ibilbiderik laburrenak 91km izango ditu eta luzeenak, berriz, 142. Eguna gerturatu ahala antolatzaileek ibilbidearen datu gehiago zabalduko dituzte sare sozialetan. Honako hauek izango dira irteerak.

Urriak 3. Añorga – Leitza – Goizueta – Añorga. 91,1km.
Azaroak 7. Debatik Añorgara Urdaibaitik pasaz. 137km.
Abenduak 5. Añorga – Oiartzun – Lesaka – Corniche – Jaizkibel – Añorga. 109 km.
Urtarrilak 2. Añorga – Aizarna – Errezil – Tolosa – Añorga. 91,3 km.
Otsailak 6. Añorga – Ondarru – Elgoibar – Azkarate – Azpeitia – Meagas – Igeldo. 120km.
Martxoak 6. Gipuzkoari itzulia. 142km.
Apirilak 3. Lekunberri – Elizondo – Lekunberri. 117km.
Maiatzak 1. Tolosa – Altsasu – Uharte – San Miguel – Lekunberri – Betelu – Tolosa. 122km.

Berriak

X