“Erresistentzia arazo fisikoa da” antzezlana otsailan!!

Ots 2, 2022 | Kultura | 0 comments

Hurrengo otsailak 11 ostirala 19:00tan Maite Aizpuruaren antzezlana izango dugu Añorgako antzokian. Sarrera aurrez hartzeko esteka https://entradium.com/events/erresistentzia-arazo-fisikoa-da-antzerkia-anorgan edota www.anorgakke.eus webgunean aurkituko duzue. Kartela atxikiturik duzue ere.
“Erresistentzia arazo fisikoa da” ‘desgaitasunaren’ kontzeptua lehen pertsonan eta gorputzetik lehertzeko-hausnartzeko beharrari erantzuten dion sorkuntza ikerketa luzearen emaitza da. Antzezlan garaikidea, umorez bustia eta gorputzaren ikuspuntu feministatik abiatutakoa da. Proiektu hau, euskal arte eszenikoetan profesionalizatzeko eta publikoarekin elkarbanatzeko maitasun eta hausnarketa bihurtzen doa apurka-apurka, eta eszenaren alor anitzetan lanean ari diren belaunaldi ezberdinetako emakumeen elkarlanak posible egin du.

Berriak

X