Añorgako inauteriak ospatuko ditugu otsailaren 26an, larunbatez. Dena den, aurrez, mozorroak prestatzeko lanei ekingo diegu. Horretarako, larunbat honetan, arratsaldeko 16:30ean jarri dugu hitzordua, Añorgako Harrobiaren Plazan. Mozorroak atontzeko etxeko arropa zaharrak ekarri beharko ditugu: buzoak, galtzak, jertseak… Eta, ahal dela, lastozko kapela bana ere bai.
Otsailaren 26an Dibertimentua goizetik
Hilabeteak dira Añorgako dantzari, aktore eta bertsolariek inauterietarako emanaldi berezi baten prestaketari ekin ziotenetik. Diziplina ezberdinak uztartzen dituen saioari “Dibertimentua” deitu diogu, Euskal Herriko beste txoko askotako ohiturari segika. Otsailaren 26 goizean hasiko da emanaldia, eta auzoz auzoko ibilbide baten ondoren, eguerdian Harrobiaren Plazan izango da ikuskizun nagusia. Egunaren inguruko xehetasunak aste honetan bertan jakinaraziko ditugu.